
Entrepresa mintegi bat, entrepresa sorkuntza eta abiatze tartean, proiektu eramaileentzat harrera, aterbetze, laguntza eta sustengu toki bat da. Sortzaileari ingurugiro « abantailatu » bat eskaintzen dio, helburua bertan aterbeturiko entrepresen arrakasta bultzatzea izanki.
Gastuak banatuz, entrepresei zerbitzu ezberdinak aintzinatzen dizkie eta tokiko sare ekonomikoan txertatzen laguntza ditu.
Zein dira aintzinatutako zerbitzuak ?
Aterbetzea :
Gehienetan, lan eremu eta altzariak entrepresen esku ezarriak dira : gelak aldakorrak izan daitezke, bulegoak, tailerrak, edo biak batera. Epe mugatu batez mugatuak dira.
Harrera eta zerbitzu amakomunak :
Entrepresek, gastuak banatunik, zerbitzu amankomun anitz gozatzen ahal dituzte : idazkaritza, harrera telefonikoa, jendeen harrera, faxa, fotokopiagailua, biltzar gela, pausa gunea, dokumentazio xokoa…
Jarraikitzea :
Mintegi buruaren eginbeharra entrepresa gazteen garapena segurtatzea da, haien lana jarraikiz.
Hortarako, zerbitzu eta aholku anitz ekartzen dizkie, mintegian sartu direnetik ( entrepresa proiektuaren sustengu eta eraikitzea / business model) bertatik atera arte (mintegia utzita txertatze laguntza), beraien partaide eta aditu sarean sartzea errextuz.




