Aldatun aterbetua izan

ALDATU entrepresa mintegiaren lehen helburua bertan aterbetuak diren entrepresen arrakasta indartzea da.

Hortarako, animazio taldeak bertako entrepresak laguntzen ditu&nbs

  • jakintza eta partaide sare batetan sartzen

  • jende adituen aholku eta laguntza gozatzen

  • esperientzi eta jakintza ezberdinak lagun giro batean ezagutrarazten

  • beraien integrazioa errexten

Entrepresa mintegia leku goxo eta berde batetan kokatua da, Miarritze Angelu Baionatik 20 minututara. 600m2 bulego eta tailer proposatzen ditu, bi estaietan eta eraikuntza berritsuan (2002).

Zerbitzu logiztikoak

  • 25m2 tik 150m2 ra aldakorrak diren bulego eta tailerrak, 24 eta 48 hilabete artean aloka daitezkeenak. Altzairuz hornituak izan daitezke, entrepresaren beharren arabera.

  • Zerbitzu ezberdinen erabiltzeko aukera
    (internet, biltzar gela, dokumentazio/prentsa gunea, pausaleku eta jangela, gelen garbiketa eta zainketa, gutun banaketa eta bilketa, bisitarien harrera, telefono harrera, fotokopiagailua, inprimagailua, scanner, fax, idazkaritza)…
    entrepresen artean gastuak banatuz.

 

 

Sortzaileen sustengu eta kontseilu zerbitzuak :

  • Entrepresei laguntza berezitua eta segipen iraunkorra, proiektuaren sorkuntzatik mintegitik atera arte : egingarritasuna, ikerketa, laguntzen bilduma, diru laguntzen bilaketa, aurrekontuaren gauzatzea, formakuntzak…
  • Partaide eta aditu sarearekin harremanetan jartzea
  • Jakintza eta esperientzien banaketa
  • Entrepresaren goratzearen laguntza
  • Mintegi utzi eta gero, txertaketa laguntza
  • Bertako kolektibitateekin harremanak