Proiektu eramaileei laguntza

Sortzaile edo proiektu eramaile gaztea zira ?

Zure enpresaren sorkuntzan eta kudeaketan aholkuak eskaintzeko eta entzuteko prest gaude.

Proiektu arrakastatsu bati buruz

Zure proiektuaren aitzinamendu egoera edozein izanik ere, enpresa sortu artean, diru mailako eta logistika mailako laguntza, eta laguntza teknikoa eta ekonomikoa eskaintzen dizu ALDATUk.

Horretarako, honakoa proposatzen dizuegu :

  • laguntza metodologikoa eskaintzea,
  • ikerketa baliabideak eskura ezartzea,
  • zure proiektua gauzatu artean, zurekin batera egitarau pertsonalizatu bat finkatzea.

Laguntza hori 6 ardatz handien inguruan antolatua da :

  • Proiektuaren ebaluaketa : indarrak eta ahulezien identifikatzea,
  • Produktu edota zerbitzu eskaintzaren balioestea : produktu eta zerbitzu eskaintzaren, aktibitatearen antolakuntzaren, partaideen… definizio zehatza,
  • Merkatuaren balioestea : merkatuaren definizioa, sor daitezkeen bezeroen ebaluaketa, konkurrentziaren identifikazioa, eta abar…,
  • Estrategiaren definizioa : merkatuan kokapena, (zerbitzu) produktu politika, prezio politika, merkaturatze politika…,
  • Proiektuaren finantza partea : proiektuaren egingarritasun ekonomikoaren balioestea, aurreikusitako aurrekontuaren osaketarako laguntza teknikoa, diru laguntza eta finantzamendu bilaketa, ACCRE, EDEN, BULTZA txostenak osatzeko laguntza, eta abar…,
  • Proiektuaren alderdi juridiko, sozial eta fiskalak laguntzak irauten duen denbora guztian zehar aipatuko dira : forma juridikoaren, zerga-sistemaren, gizarte estatusen eta ezkonlagunaren estatusaren hautaketa; zerga mailan hautu horiek dituzten ondorioak.

 

Laguntza prozesu guztian zehar, ALDATU enpresen laguntza zentroaren partaide sarearen gaitasunen laguntza jaso dezakezue.