Enpresaburuen sarearen sustatzea

Rencontrer et échanger avec des entrepreneurs me permettraient d’enrichir mon réseau professionnel

ALDATU vous intègre dans son réseau de chefs d’entreprise :

  • Réunions d’information,
  • Conférences thématiques,
  • Ateliers collectifs,
  • Veille économique et législative.

Beste enpresaburu batzuk kausitzeak, arrangura berdinen inguruan trukatzeko, egin-moldeak sakontzeko eta momentu atseginak partekatzeko aukera emanen dizue. Hala, zuen harreman sarea aberastuko duzue.

150 kidek osatutako enpresaburu taldea.

Gure enpresaburu sarea indartzen duena aniztasuna da, ezbairik gabe. Izan ere, enpresaburuak, langile autonomoak eta proiektu eramaileak biltzen ditu sareak.

Aniztasun horrek, enpresa sarearen aberastasunaren ordezkari izateko gaitasuna eta enpresako problematiken bihotzean kokatzeko ahala ematen die enpresaburuei.

ALDATUren kide egitea, gaikako mintzaldiez eta formakuntza profesionalez gozatzea da, eta, orduan, informatzeko eta bereziki nor bere sare propioa aberasteko aukera izatea da.

Lankidetzaren aroa da, praktikak eta gaitasunak trukatzeko eta bateratzeko garaia da.

Gaur, Interneten erabilera izugarri emendatzen ari delarik, ALDATUk bere webgunea enpresei irekitzen die. Hala, enpresei Interneten presente izateko aukera ematen die eta beren lana aurkezteko orrialde oso bat eskaintzen die :

Enpresen aurkitegia


Partaide eta aditu sare bat

CFAA Hasparren 

Voir le site

Collège ELUYAR

Voir le site

Enpresetan aditu eta profesionalak diren guztiekin hurbileko lankidetza burutzen du ALDATUk (abokatu, notario, kontu aditu, Pole Emploi, URSSAF, RSI, banketxeak, ekonomia alorreko ganbarak…)