Enpresaburuei laguntza

Garapen bidean diren entrepresak ahulak dira, hala nola, eguneroko kudeaketan hurbiletik segitzea eskatzen dute.

Laguntza bereizitua

Behar horri erantzuteko, Aldatuk bertako entrepresa zuzendariei laguntza metodologiko eta tekniko bat ekartzen die, ondoko punduen bidez :

  • Entrepresariari sustengu bereizitu bat, edozein arazoren aurrean (txertaketa, legedia, giza eta diru kudeaketa, diru laguntza bilaketa, txosten osatze laguntza, Emaite Berhartze, zailtasunak…)

  • Baliabide gune baten erabilpena

  • Gure sarearekin harremanetan jartzea

BULTZA ohorezko mailegua lortzen dutenek sepipen zehaztu bat eskuratzen dute.

Talde ekintzak

Aldatuk, jarraikiro, gosari lasai baten inguruan « Aldaturen goizaldeak », entrepresariei zuzenduak diren informazio bilkurak antolatzen ditu dohainik. Animatzaile gisa, entrepresa buruen galderei talde erantzun baten atxemaitea da heldburua.

Aldatuk Ordezkari Ganberen laguntzarekin talde ekintzak antolatzen ditu « Merkatagintza eta Artesautzaren Beregituraketa Ekintza »ren kari (ORAC), Errobi Aturri Ursuia Garapen Proiektu Kolektiboarentzat (PCD).

Laguntza logiztikoa

Aldatun harpidetuak diren entrepresek bertan kokatuak diren entrepresei eskainiak zitzaizkien zerbitzuak irabaz ditzazke

  • Helbidea

  • Bilkura gela baten erabilpena

  • Multimedia gunearen erabilpena

  • Kolorezko fotokopiagailuaren erabilpena