Lekuko elkargoekin harremanak

ALDATU enpresen laguntza zentroa lurraldearen garapen ekonomikorako proiektuaren bihotzean dago.

Euskal Herri mailan, Euskal Herria 2020 egitasmoaren karietara bultzatutako Ekonomia taldearen («  enpresen ingurumena » taldean) lanetan parte hartzen du Aldatuk.

Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoaren mailan, lekuko hautetsiekin harreman hurbilak mantentzen ditu Aldatuk :

  • Problematika ekonomikoenganako sentsibilizazio ekintzak burutuz,
  • Enpresen hitza hautetsien belarrietara ekarriz,
  • Eramaten diren gogoetetan eta hartzen diren erabakietan parte hartuz.